Onartuta dago teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz, eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala, haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan trebetasuna agertu behar dute informazio eta komunikaziorako teknologietan.
teknologia berriak eta haur hezkuntzan erabilerari buruz web orri bat aurkitu dut, bertan teknologia hauek haur hezkuntzan erabiltzearen aldeko abantailak aipatzen ditu, baita ikasgelan bertan erabileraren alde onak. aipatzen dira ere, sei atal desberdin: hileko irakaslea; software, honen barruan bide segurtasun hezkuntza eta ReAd21; web orriak, honen barruan interpeques, bokalak eta Connie behia; unitate didaktikoak honen barruan garraioak, Juan Ramon Jimenez eta irakurtzen ikasten; esperientziak eta honen barruan Chiquijote, xinxeta medikua lagun birtuala eta MEAI; eta askenik gomendatzen diren liburuak.
honekin erlazionatuta dagoen bideo bat aurkitu dut, bertan hiru urteko gela batean "tablet Pc" deituriko ordenagailu txikian haurrek lan egiten dute, kasu honetan letrak lantzen. honako hau da:
Tim O´Reailly 1954an Irlandan jaio zen. O´Reailly Media ren fundatzile eta presidentea da, software askearen bultzatzailea da, baita, Web 2.0 kontzeptuaren autorea. Liburu asko idatzi ditu, hala nola, 1992 The Whole Internet User's Guide & Catalog, zeina internetari buruzko lehenengo liburu jendarteratua izan zen. bukatzeko esatea, 1993an internet lehenengo atea sortu zuela.
ongi etorri nire lehenengo blog berrira!! teknologia berriak eta biok ez gaude oso lotuta, baina laster lagunak izatera helduko gara